FLOODUP APP PRIBATUTASUN POLITIKA
DATU PERTSONALAK TRATATZEARI BURUZKO INFORMAZIO-ESKUBIDEA
Tratamenduaren arduraduna: Bartzelonako Unibertsitateko Idazkaritza Nagusia Gran Via de les Corts Catalanes, 585, 08007 Bartzelona secretaria.general@ub.edu
Tratamenduaren helburua: “FLOODUP” ikerketa-proiektuaren barruko aplikazio honen erabiltzaile-kontua kudeatzea, eta, oniritzia ematen baduzu, zuri informazioa bidaltzea proiektuaren inguruan eta UBko GAMA ikerketa-taldearen jarduera edo berrikuntzen inguruan.
Oinarri juridikoa: Erabiltzaile-kontuaren kudeaketari dagokionez, herritarren intereserako misio bat betetzean datza (Unibertsitateei buruzko 6/2011 Lege Organikoa, abenduaren 21ekoa, eta Kataluniako Unibertsitateei buruzko 1/2003 Legea, otsailaren 19koa). Informazioa bidaltzeari dagokionez, oniritzia ematean datza; oniritzia edozein unetan atzera bota dezakezu, atzerako eraginik gabe.
Datuak kontserbatzeko epea: Datuak behar den denbora doian gordeko dira; haiek biltzearen helburua betetzeko eta haietatik erator litezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran.
Hartzaileak: Datuen hartzaileak Unibertsitatea bera, eta, halakorik balego, tratamenduaren arduradunak dira. Ez da hirugarrenei daturik lagatzea aurreikusten, legezko betebeharra denean izan ezik.
Pertsonen eskubideak: Zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, aurka egiteko, mugatzeko eta eramateko aukera duzu; horretarako, bidali idatzi bat Bartzelonako Unibertsitateko Idazkaritza Nagusira, postaz (Gran Via de les Corts Catalanes, 585, 08007 Bartzelona) edo posta elektronikoz (secretaria.general@ub.edu). Zure NANaren edo identifikatzen zaituen baliozko beste agiri baten fotokopia erantsi behar duzu.
Datuak babesteko ordezkaria: Zure datuak behar bezala ez direla erabili iruditzen bazaizu, UBko datuak babesteko ordezkariari jakinaraz diezaiokezu, posta arruntez (Travessera de les Corts, 131-159, Pavelló Rosa, 08028 Bartzelona) edo posta elektronikoz (protecciodedades@ub.edu).
Kontrol-agintaritza: Halaber, erreklamazio bat aurkez dezakezu Datuak Babesteko Kataluniako Agintaritzan.
ERABILTZAILE DATUEI BURUZ
Floodup aplikazioan gordetako datuei buruzko xedapenak:
Kontuaren ezabaketa eskatzeko, hurrengo pausoei jarraitu behar diezu:
1-Bidali eposta floodup2@gmail.com helbidera, ondorengo informazioarekin:
- Erabiltzaile izena eta e-posta helbidea Floodup Aplikaziora erregistratu zinenarekin
- Eskaera (aukeratu aukera bat):
- Nire kontua ezabatu.
- Nire oharrak ezabatu.
- Nire kontua eta nire oharrak ezabatu.
- Nire kontua ezabatu eta nire oharrak anonimoak egin.
2- Ezabaketa eskaeraren prozesua burutu ondoren, konfirmazio e-posta bat jasoko duzu
Ezabatzen diren edo mantentzen diren datu motak:
Kontua ezabatzean, Floodup Aplikazioaren datu-baseatik ezabatuko da zure erabiltzailea (izena edo pseudonimoa eta e-posta helbidea). Bidali dituzun oharrak, erantzukizuna (izena edo pseudonimoa) gordeko dira. Oharrak anonimoan bidali nahi badituzu, adierazi hori e-posta bidez.
Iradokizuna: Floodup Aplikaziora erregistratzeko, zure izen erreala erabiltzea ez da beharrezkoa, pseudonimoa erabili dezakezu. Izena edo pseudonimoa aplikazioaren argitaratzen da oharrak bidaltzean. Horrela, argazkiak zein autore izan diren ezagutu dezakegu eta erabili ditugunean kreditua eskatzeko eskatu dezakegu